Bizilagun talde bat 2011ko Plan Orokorraren alde mugituko da, N-1aren inguruan

Aiurri 2021ko aza. 22a, 12:04

Aldundiak oraindik orain Urumeako autobia Bazkardon N-1 autobiarekin lotzeko egin duen proposamena desegokia ikusten duten zenbait herritarrek, eta beren desadostasuna elkartuta agertzeko erabakia hartu dute. Horrela, Andoaingo udaletxe aurrean elkarretaratzea deitu dute; datorren larunbatean izango da, azaroaren 27an, 12:00etatik aurrera. 

Aldundiaren egitasmoa Andoainentzat eta andoaindarrentzat oso kaltegarria dela eta ez dituela arazoak konponduko uste dute; 2011n Andoaingo Plan Orokorrean onartu zen proiektua, Urumeako saihesbidea amaitzea eta hori A-15rekin lotzea alegia, horixe dela irtenbiderik egokiena gaineratu dute. Herritar talde honek proposatzen duen irtenbidea -planoa erantsirik- etxeko buzoietan banatuko du, hurrengo egunetan.  

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!