Eraikin berriaren ondoan, Maindi iturriaren parean, azpiegitura lanak egiteko Zumea kalea itxi egin dute gaurkoan. Iluntzerako bidea zabalik utzi dute, baina biharko berriro itxi egingo dute. Zumea kalean hainbat denda eta etxebizitza daude eta horietara Aingurasutegitik sartzeko aukera izango da.