Andoaingo emakumeek, egunerokotasunean jasaten dituzten erasoak salatu dituzte

Irune Alfonso 2021ko aza. 25a, 10:09

Emakumeen aurkako indarkeriaren aurkako eguna da gaur, eta Traka talde feministaren aurtengo ekintza sare sozialeetan Andoaingo emakumeek egunero jasaten dituzten erasoak saltzea izan da. 

Traka Andoaingo Feminista taldeak, aurten bere ekintza herrian bertan zentratzea erabaki du. Taldearentzat herrian emakumeen segurtasuna bermatzea ezinbesteko ekintza baita. Honen aurrean, Andoaingo herritarrei bideratutako inkesta bat jarri dute martxan, zeinetan, herrian bertan  indarkeria matxistaren bat pairatu duten galdetzen den. Eta noski, hala izan bada, zeinek lagundu dituzten galdetuta. Bertan, adin ezberdineko pertsonek idatzitako testigantzak adierazi dira, eta testigantza hauek era anonimoan publiko egitea erabaki dute. Askotan inguruan gertatzen diren indarkeriak isilpean gorde eta ahazten baitira, indarkeria horien ondorioak bakardadean sufrituaz. "Gaur sufrimendu horiek hitzez salatu nahi ditugu! Eta Andoain emakumezkoentzako leku seguru bilakatu nahi dugula oihu egin! Gertakari bakoitzaren ondoren dauden erantzun ezak salatuz!"

Traka Andoaingo talde feministaren Instagram kontuan hainbat eta hainbat bizipen kontatu dituzte:

  • "Oreretatik Andoingo etxeraino jarraitu zidan" Andoaing kaleetan gertatua
  • "14-15 urte nituela partikularretik ateratzen nintzen bakoitzean bidetik nire zain zeuden mutil batzuetan astakeriak jasan behar izaten nituen, behin, bidea aldatu nuen nahita eta hurrengoan ere han zeuden nire zain. Bidea aldatzen nuen egunero hauekin ez topatzeko" Andoaingo kaleetan gertatua
  • "12 urte nituela, gizon batek behin eta berriz erasotu ninduen ikastolara lagunekin nindoala. Honek ipurdia ikutu eta kariño deitzen ninduen. Salatu banuen ere, inork ez zuen ezer egin." Andoaingo kaleetan gertatua
  • Taberna batean nengoen hiru lagunekin, ezagutzen nuen mutik hori zeharo mozkorra niregana etorri eta ni gerritik hartzen hasi zenean. Nik behin eta berriz esan nion bakean uzteko. Azkenean, nire hiru lagunek kendu behar izan zidaten gainetik. 

Bizipen gehiago hemen: Traka Andoaingo talde feministaren Instagram kontua: 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!