N1 eta A15 errepideentzat irtenbidea izango den saihesbidea eraikitzea aldarrikatu du herritar talde batek

Aiurri 2021ko aza. 27a, 12:45

Eguraldiak baldintzatu duen elkarretaratzean, dozenaka herritar elkartu da Goikoplazan Gipuzkoako Foru Aldundiak N1 eta A15 errepideen lotuneak hobetzeko aurrera eraman nahi duen egitasmoarekiko desadostasuna agertzeko.

Elkarretaratzearen amaieran, ekimenaren bozeramaile lanak egin ditu Andoni Etxezarreta andoaindarrak. Puntuz puntu hauexek aldarrikapenak:

  1. Bazkardoko A15 eta N1 errepideetako bidegurutzean ematen den trafiko pilaketari irtenbide bat ematearekin batera trafikoak eragiten duen zarata eta kutsadura arazoak konpondu behar dira.
  2. Indarrean dauden 2011ko Andoaingo Hirigintza Plan Orokorrean eta 2016ko Donostialdeko Lurraldeko Zatikako planean Gipuzkoako Foru Aldundiak landutako "Andoaingo Saihesbide" egitasmoa txertatu zen.
  3. Egun, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Bidegik Bazkardoko trafiko arazoari irtenbide bat emateko lantzen ari diren egitasmoak alde batera utzi du herrigunetik kanpo onartutako saihesbidea, eta egungo errepidearen zatikako moldaketetara mugatzen da.
  4. Jasaten dugun Europa mailako trafiko arazoari behin-behineko irtenbidea eman diezaiokeen alternatiba lantzen ari dira, baina proposamen horrekin zarata eta kutsadura ez da herrigunetik aterako eta Udalak onartutako Plan Orokorraren garapena guztiz baldintzatuko da.
  5. Hemendik eskatzen diegu Udala, Aldundia eta Eusko Jaurlaritzari behin-behineko soluzio partziala alde batera utzi eta 2011-2016an onartutako dokumentuetan jasotzen den "Andoaingo Saihesbidea" egitasmoarekin jarrai dezatela.
  6. Eta saihesbide egitasmoa gauzatzen den bitartean pantaila akustikoak jar daitezela Buruntza, Bazkardo, Mimendi, Karrika eta Sorabilla auzoetan.

 

Erlazionatuak

Goikoplazako agerraldia

Aiurri 2021 aza 27 Andoain

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!