Ez ohiko aparkalekuak

Aiurri 2021ko aza. 28a, 09:00

Igande goizean 60 ibilgailu inguru utzita zeuden Etxeberrieta plazan, eta Goikoplazan 2 baino ez. Hurrengo orduetan ere erabilgarri izango dira bi plazak auto gidarientzat.

Gogora ditzagun berriro Udalak denborale honetarako argitara eman duen oharra:

Garajeak

  • Martin Ugalde-Zumea inguruan lurpeko garajeak dituzten bizilagunei ibilgailuak eta gainerako tresnak ateratzea gomendatzen zaie.

Aparkalekuak

  • Etxebarrieta eta Algodonera plazak aparkaleku.
  • Behar izanez gero baita Zumea plaza ere.
  • Goikoplaza, Kaletxiki eta Ama Kandidako bizilagunentzat.

Saltokiak

  • Generoa eta gainerako produktuak leku seguru eta altuetan kokatzea gomendatu du Udalak.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!