Kongregazioaren 150. urteurrenean, "Ama Kandida" abestia, musika eskolako abesbatzaren eskutik

Aiurri 2021ko abe. 16a, 17:58

Jesusen Alaben Kongregazioa bere 150. urteurrena ospatzen ari da aurten, eta ekitaldi berezia egin zuten Berrozpen atzo. Kongregazioko kideek, Iñaki Zabaleta Andoaingo parrokoak eta udal ordezkariek hitza hartzeaz gain Katrin Iturraldek zuzentzen duen Musika Eskolako helduen abesbatzak emanaldia eskaini zuen. Besteak beste, “Ama Kandida” abestia interpretatu zuten; Joan Luis Atxegak konposatu ondoren Pello Esnalek hitzak jarri zizkion abestia.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!