Gabonetako eskubaloi txapelketa denboraldi amaieran antolatzea erabaki du Leizaran eskubaloi taldeak

Aiurri 2021ko abe. 29a, 11:56

Gabonetako egitarauari amaiera emango zion urtarrilaren 8rako iragarrita zegoen eskubaloi txapelketak. Egoera epidemiologikoa dela eta, bertan behera uztea erabaki du Leizaran eskubaloi taldeak: "Erabakia osasun egoerak okerrera egin duelako hartu dugu. Gure lehentasuna beti izan da eta izango da jokalarien eta familien osasun segurtasuna". 

 

Andoainen emakumezkoen arteko lagunarteko txapelketa antolatu ohi du Leizaran eskubaloi taldeak, dagoeneko hogeigarren edizioa bilakatu behar zuena. Aurtengoan Euskadiko eta Nafarroako taldeak gonbidatu zituzten infantil, kadete eta jubenil mailatan. Goizez eta arratsaldez ariko dira Allurralden eta Arrate pilotalekuan. Leizaran eskubaloi taldeak atzeratu egingo duela adierazi du: "Denboraldiko txapelketa guztiak amaitzen direnean egiteko asmoa dugu, denboraldi amaieran".

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!