Covid19 | Datuak egunez egun

Lehen mailako arretaren aldeko elkarretaratzea, anbulatorioan

Aiurri 2022ko urt. 13a, 13:49

Anbulatorioaren atarian elkarretaratzea egin dute "Lehen mailako arreta bai" lelopean, eguardi partean. Osakidetzaren gainkarga eta utzikeria salatzeko bildu dira hainbat langile eta herritar. Osakidetzan ordezkaritza duten SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek egin dute deialdia, Osakidetzako osasun zentru guztietan protesta agertzeko asmoz.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!