Azoka Solidarioak azken artikuluak salgai jarriko ditu datozen egunetan

Aiurri 2022ko urt. 19a, 13:14

La Palmako biztanleen aldeko Azoka Solidarioa bultzatu zuen herritar taldeak jakinarazi duenez, hainbat artikulu geratu zaizkie saldu ezinik, Andoainen eta Urnietan azoka bana egin ostean. Irtenbidea eman nahi diote genero guztiari, eta horretarako, Belabi kaleko 7an dagoen lokala publikoarentzat irekiko dute, urtarrilaren 20tik 22ra. Ostegun-ostiralean (20 eta 21) 16:00etatik 20:00etara zabalik edukiko dute lokala; larunbatean (22), berriz, 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara. 

Talde bultzatzaileak zehaztu du zer jarriko duen salgai batik bat: arropa, jostailuak, sukaldeko tresneria, patin batzuk, eskiak, dekorazio-objektuak, altzari lagungarriak, eta, batez ere, liburuak, CDak eta DVDak geratu zaizkio saldu gabe.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!