Euskal Ligarako sailkapen fasea jokatuko du asteburuan Leizaran Imatel Telecomunicaciones kadete mailako taldeak

Jon Ander Ubeda 2022ko urt. 20a, 10:17
Leizaran Imatel taldea.

Hiru partida jarraian jokatuko dituzte Barakaldon, asteburu honetan hasita.

Klubeko ordezkariek taldeak egindako ligaxka ona nabarmendu dute: “Kadete taldeak oso ondo aritu dira txapelketa hasieratik, 12 partidu jolastu dituzte 9 irabazi eta hiru partidu galdu. 18 punturekin, Gipuzkoa mailan laugarren postuan geratu dira. Horren ondorioz Euskadiko txapelketa jolasteko sailkapen fase honetan parte hartuko dute”.

Aurreko asteburuan bi partidak irabazi zituen:

  • Leizaran Imatel Telecomunicaciones 35-25 Urkunde Elgoibar
  • Leizaran Imatel Telecomunicaciones 38-26 Hernani Sorlan

Ekimen betean dira mutilak. Asteburu honetan hiru partida jokatuko dituzte, jarraian. Hirurak barakaldon:

  • Urtarrilak 21: Tolosa-Leizaran. 20:30.
  • Urtarrilak 22: Barakaldo-Leizaran. 13:00.
  • Urtarrilak 23: Leizaran-Urola. 16:00.

Jokatze hutsa esperientzia bikaina izango da Andoaingoentzat. Eta sailaktzea lortzen badute Euskadiko txapelketan jokatuko dute, denboraldi amaiera arte.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!