Ganbara Saski taldea, martxan

Aiurri 2022ko urt. 20a, 18:00
©Ganbara

Eskola-Kirolari zegokion azken orduko aldaketaren arabera, kadete mailako partidak azkenik jokatu ahal izan ziren.

Txitibar taldea Atletico San Sebastian taldearen aurka aritu zen, Donostian (84-19). Junior mailan Ganbara taldeak, bestalde, ZAST zarauztarrak hartu zituen etxean (28-56).

Asteburu honetan beste bi partida gehiago jokatuko dira. Junior mailakoak Oiarsoren aurka (Errenteria. Igandea, 11:45), eta kadeteak Goierriren aurka (Allurralde. Larunbata, 09:00).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!