Esperientzia bikaina, Barakaldokoa

Aiurri 2022ko urt. 24a, 10:10

Ligaxkan lortutako laugarren postuari esker, Euskal Ligarako sailkapen fasea jokatu Leizaran Imatel Telecomunicaciones kadete mailako taldeak. Barakaldon hiru partida jokatu dituzte eta sailkapena lortu ez badute ere, "esperientzia ikaragarria" izan da andoaindarrentzat.

Hiru partiden emaitzei erreparatuta, Barakaldoko taldea nagusi izan zela argi ikusten da. Gainerakoan, parez pare ibili ziren Tolosa, Urola eta Leizaran. Azken egunotako esperientzia ikasgai bikaina izan da andoaindarrentzat.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!