Huntza taldea Basteron ariko da, otsailaren 5ean

Aiurri 2022ko urt. 24a, 12:05

Gabonetako programazioan iragarri eta bertan behera utzi ostean, data berria iragarri dute. Datorren otsailaren 5ean izango da (19:00), eta sarrerak urtarrilaren 28tik aurrera salgai jarriko dituzte.

Egoera epidemiologikoari lotuta dagoenez, aforoa berregokitu egin dute. Beraz, lehen sarrera erosi zuenak itzuli egin behar du eta berria erosi.

Basterotik adierazi dutenez, "Kutxabank bidez erosi zutenei diru-itzulketa modu automatikoan egingo zaie. Leihatilan sarrera fisikoa erosi zutenek aste guztia izango dute diru-itzulketa eskatzeko. Sarrera erosita duten Basteroko bazkideek aukera izango dute diru-itzulketa eskatzeko edo saio berrirako erreserba egiteko aste honetan zehar".

Saio berrirako sarrerak urtarrilaren 28an salgai jarriko dituzte, Kutxabank bidez edo leihatilan ohiko ordutegian.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!