"Udaleko Zerbitzu brigada lanean ari da arazoaren jatorria topatzeko"

Aiurri 2022ko urt. 24a, 12:19

Bart gauean Aiurri bidez zabaldu zen bideoan ikusten zenez, Belabi kalea erabat ilunpetan zegoen. Bertako biztanle batzuren kexa ez da berria. Udalak oharra helarazi dio Aiurriri, arazoaren gainean daudela adieraziz.

Mari Jose Izagirre Andoaingo Udaleko Zerbitzu zinegotziak honakoa adierazi nahi du, atzo argitaratu zen bideoaren harira: "Belabi kaleko argiteriaren arazoa ez da berria, badira hiru hilabete arazoaren lanketan ari garela. Udaleko zerbitzu saileko brigada –elektrizistak– lanean ari da arazoaren jatorria topatzeko. Argindarrak salto egiten du, oraindik identifikatu gabe dagoen matxura baten ondorioz. Azken asteetan ohikoak izan dira udal teknikariek egindako probak. Espero dugu arazoa ahalik eta lasterren konpontzea".

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!