Martxoak 8

Elkarretaratzea egin da Asteasun, emakumeen eskubideak aldarrikatzeko

Xabi Lasa 2019ko mar. 8a, 14:30

Asteasuko eta Larraulgo hainbat herritarrek elkarretaratzea burutu dute Asteasuko plazan eguardian, “Mundu osoko emakumeok mundua geratuko dugu” aldarrikatuz. Asteasuko emakumeen taldeak eta Asteasuko Udalaren izenean Pili Legarra Alkateak hartu dute hitza, eta Nekane Txapartegik bidalitako mezua ere entzun ahal izan da ekitaldian zehar.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!