2019/04/11 14:45 - 16:30

Korrika

Korrika txikia Asteasun

Korrika txikia Asteasun
Asteasuko plaza, Asteasu

Korrika txikia egingo dute Pello Errota eskolako ikasleek.

14:45 Ikasleak eskolatik aterako dira, ibilbidean zehar kokatzeko.

15:30 Suziri batek iragarriko du Korrika txikiaren hasiera. Kale Nagusian barrena jaitsiko dira eskolako kideak, lekukoa eskuan hartuta.

Udaletxe aurrean amaituko da Korrika txikia. Gari Otamendik irakurriko du lekukoaren barruko mezua. Korrikaren aurtengo abestiarekin dantza eginez amaituko dute ekitaldia ikasleek eta ondoren, elkarrekin meriendatuko dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!