Gaueko zerbitzu berezia Asteasuko San Pedro jaietan

Aiurri 2019ko eka. 27a, 11:55

Zerbitzu bereziak eskainiko dira ekainaren 29an, larunbat gauean. Autobusak ohiko ibilbidea eta geltokiak errespetatuko ditu.

ORDUTEGIA, IRTEERAK TOLOSATIK:

  • Zerbitzua 23:00tan hasiko da, eta 02:00ak arte ordubetero igaroko da autobusa.

ORDUTEGIA, IRTEERAK ASTEASUTIK:

  • Zerbitzua 23:30 hasiko da, eta 02:30 arte ordubetero igaroko da autobusa.
  • Hurrengo autobusa 04:00tan irtengo da.  04:00tatik 08:00tara autobusa ordubetero igaroko da.

Helburua herriko jaietara jendea erakartzea eta parrandatik bueltan etxerako bidean seguru sentitzea da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!