Euskadiko segalari txapelketa Bulano baserriko zelaietan

Aiurri 2019ko uzt. 27a, 12:14

Igande honetan, eguerdiko 12:00tan hasita, Euskadiko segalari txapelketako finala jokatuko da Bulano baserriko zelaietan. Txapelaren bila abiatuko dira Jon Otegi, Julen Gabirondo, Jokin Etxeberria eta Ruben Pardo. Gabirondo urnietarra iazko garaipena errepikatzen ahaleginduko da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!