2019/10/23 - 2019/10/28 10:35

Argazkigintza

Egutegirako argazki bilketa

Egutegirako argazki bilketa
Asteasuko udaletxea edo kultur etxea, Asteasu

2020ko egutegia osatzeko argazki bilketa egiten ari da Udala. Herriko txokoak, baserrietako alderdi ezkutuak, herriaren ikuspuntu ezberdinak... CD batean grabatuta aurkeztu beharko dira argazkiak, pertsona bakoitzak  gehienez 20 aurkez ditzake.

Urtean zehar egindako ekitaldien argazkiak aurkeztuz gero, datorren urteko inprimakietan erabili ahal izango dira eta beste CD batean aurkeztu ahal izango dira.

Partaideen artean saski bat zozkatuko da. Azken eguna: urriak 28, astelehena.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!