Eguberrietako hitzorduak Asteasun

Aiurri 2019ko abe. 19a, 11:32

Asteasuko Udalak, herriko elkarte eta eragileekin elkarlanean hainbat ekintza antolatu du datozen aste hauetarako:

Igandea, 22
12:00 200 kiloko Harri Errektangularraren Txapelketa, pilotalekuan.

Astelehena, 23
16:30 'Itzal Titere' laborategia, Asteasuko udaletxean Zurrunka teatroren eskutik. Izena kultur etxean eman behar da, abenduaren 19ra arte.

Asteartea, 24
12:00 Olentzerori eta Mari Domingiri harrera pilotalekuan. Aurrez Gabon kantuak, kalez kale.

Osteguna, 26
16:30 'Elkanoren lehen mundu bira' filma. Amaieran, askaria emango du Kukute guraso elkarteak.

Ostirala, 27
19:00 'Dantza' filma. Amaieran solasaldia egileekin.

Larunbata, 28
11:00-13:30 Drona erabiltzen eta aireratzen ikasteko ikastaroa pilotalekuan, AMC enpresaren eskutik.
15:00-20:00 Drone erakustaldia pilotalekuan.

Igandea, 29
11:00 IV. Kros solidarioa. 11:30ean umeak, 11:40etan gazteak eta 12:00etan helduak.

Astelehena, 30
16:30 'Smallfoot' filma euskaraz. Amaieran, askaria emango du Kukute guraso elkarteak.
18:00 'Pride' filma. Ondoren, txokolatada eta dinamika ezberdinak Erratztuz taldeak antolatuta.

Asteartea, 31
17:00 Urrezko Aizkora Txapelketa pilotalekuan.

Ostirala, 3
17:00 Ipuin kontaketa: 'Aho bete jolas', udaletxean.

Igandea, 5
19:00 Errege magoen kabalgata, Elizmenditik hasita.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!