Gabonak 2019

Kros solidarioa Asteasun

Ainhoa Gil 2019ko abe. 30a, 09:00

El Salvadorreko Segundo Montes komunitatearen aldeko kros solidarioa egin zuten Asteasun urteko azken astean. Eguraldi politarekin egin zuten lasterketa. Haurrek eman zioten hasiera ekimenari, 500 metroko ibilbideari itzuli bat eginez. Ondoren iritsi zen gaztetxo eta helduen txanda. Lourdes Colomo  eta Iñaki Sarasua izan ziren garaile helduen mailan. Ondoren, saski ederrak zozketatu zituzten.

Endika Jimenez eta Enea Garmendia izan ziren garaile gaztetxoenen artean, Peru Muxika izan zen azkarrena alebinetan. Beñat Fernandez eta Ahetze Olano gailendu ziren infantil mailan; Axel Arrikarte eta Maialen Alkain kadeteetan. Jubenil mailako korrikalarien artean, parean iritsi ziren Maddi Urkola eta Elene Zeberio eta garaipena lortu zuen Inhar Herrerok.

Giro polita sortu zen goizean zehar.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!