Anttine eguna, otsailaren 29an Asteasun

Aiurri 2020ko ots. 27a, 09:30
BeƱat Garcia, Jon Ander Artola, Egoitz Aranburu, Javi Rivero eta Gorka Rico, Asteasuko Patxine tabernaren aurrean.

Laguntasunetik sortutako festa da Anttine eguna. Eskualdeko gazteek dituzten proiektu ezberdinekin bat egin eta horiek herritarrei erakusteko ekintza ezberdinak antolatu dituzte, beti ere familian igarotzeko ekintzak antolatuz eta gazteen arteko ekintzailetasuna sustatuz.

* Erreportajea osorik, Aiurri hamaboskariaren 555 zenbakian.

 

Eskualdeko elkarte ezberdinek egin dute bat Anttine egunarekin, hala nola Mattin Gizarte Abenturak, Ama tabernak, Zatzaizkit-ek, Beertoki elkarteak eta Patxine jatetxeak. Antzinako ohituretara bueltatuz, jolasa, herri lana eta lankidetza bezalako baloreak ekarri nahi dituzte Anttine egunarekin. Patxine jatetxean eta ondoko kalean ospatuko da festa. 

Ama tabernako Javi Riverok azaldu duenez, " egun proiektu txikiak azaleratzeko daukagun zailtasunagatik sortu da Anttine eguna. Mattin Gizarte Abenturako Beñatek eta Patxine jatetxeko Egoitzek bultzatu dute ekimena eta ekintzaile txikiak bilduta, kasu honetan, Asteasun gauzatuko da festa, Villabonan edota Zizurkilen gauza zitekeen bezala".

Aipatutako elkarteez gain, Kikarakada proiektua ezagutzeko postua ere egongo da. Bertan proiektuaren informazioa eskuratzeaz gain, hezkuntzarako materiala jasoko da Lesboseko haurrentzat; adibidez, irakurketako liburuak, ipuinak, matematika, fisika nahiz biologiako materialak...

Egitaraua
10:00-11:30 Mattin Gizarte Abentura: familiarteko gin-kana eta jolasak.
11:45-13:00 Kuku Art. Serigrafia: kamiseta atonketa.
14:00-16:30 Ama taberna: pintxoak eta mokaduak.
13:00-16:00 Bertso-triki poteoa herriko trikitilariekin. Bertsolariak: Haritz Mujika eta Amaia Agirre.
16:30-17:45 Herriko elektrotxaranga.
18:00-21:00 Kontzertuak: Perre, Leire Letu eta Habi.
18:00-21:00 Zatzaizkit estanpak zuzenean.
20:00-22:30 Ama taberna: pintxoak eta mokaduak.
22:30-02:00 Zigor DZ.

Egun osoan zehar
Kikarakadaren postua eta Kazalis garagardoa.

-----------------------------------------------------------------------------------------------------

Aiurri aldizkaria harpidedunek soilik jasotzen dute etxean. Harpidedun ez denak kioskoan eros dezake hamaboskaria eskualdeko ondoko saltokietan:

  • Andoain: Ernaitza eta Stop liburu-dendak.
  • Amasa-Villabona: Basajaun liburu-denda eta Amasa kafetegia.

Harpidedun egin nahi izanez gero, horretarako aukera zuzena eskaintzen du www.aiurri.eus webguneak, klik bakarrera. Gainerakoan, albiste honen bukaeran ere baduzue Aiurrikide egiteko aukera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!