Asteasun ere ez dute San Juan surik piztuko

Aiurri 2020ko eka. 22a, 11:20
Iazko San Juan bezpera, Asteasko plazan

Udalak ohar bidez jakinarazi duenez, bihar ez da Asteasuko plazan San Juan bezperako ospakizun berezirik egingo. Jarraian, Udalaren mezua:

"Asteasuko Udalak, San Juan bezperako suaren festa ez ospatzea erabaki du, gaur egungo Osasun larrialdi egoerak eskatzen dituen segurtasun gomendioak betetzeko zailtasunagatik".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!