Gazteentzako mendi-bizikleta irteera, uztailaren 4an

Aiurri 2020ko eka. 25a, 16:36

LH5 eta DBHn dabiltzan gazteei zuzendutako irteera antolatu dute Asteasun. Goizeko ibilaldia egingo dute mendiko bizikletan, uztailaren 4an. Mattin liburudendan egin behar da izena-ematea

Asteasutik abiatu, Irurara joan eta Asteasura itzuliko dira, mendiko bizikletan. Guztira 30 kilometroko ibilbidea izango da eta jaitsierako pistetatik barrena ibiliko dira gazteak. Derrigorrezkoa izango da kaskoa eramatea, baita edateko ura ere.

Mattin liburudendan zabalik dago izena emateko aukera, eta 22 euro ordaindu beharko da.

Udan zehar irteera gehiago ere antolatuko dituzte. Uztailaren 11rako, esaterako, egun osoko bizikleta irteera ari dira prestatzen. Asteasutik Leitzara joango dira gazteak, eta handik itzulerako bidea egingo dute.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!