Ekitaldiz beteriko San Pedro eguna, oso egoera berezian

Aiurri 2020ko eka. 30a, 08:16

Astelehenarekin, San Pedro eguna. Eta Asteasun betidanik egun handia izan da. Goizetik iluntzera ekitaldi sorta antolatu zuten, gizarte bizitzari eta kultur nahiz kirol jardueren hauspoa itzali ez zedin.

Oro har herritarren parte hartzea aipagarria izan da, Koronabirusaren eraginez ospakizunak oso egoera zailean antolatu behar izaten baitira.

Txistulariak, trikitilariak, herri kirolak, magia saioa, bertsolariak... Atzoko ekitaldien argazkiak eta bideoak atal berezian aurki daitezke.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!