Aurten ez da Aiztondoko Klasika - Patxi Alkorta Memorialik izango

Aiurri 2020ko abu. 25a, 12:46

Urriaren 10ean jokatzekoa zen 'Aiztondoko Klasika - Patxi Alkorta Memoriala' bertan behera geratu da COVID-19aren ondorioz. Antolatzaileek lasterketa entzutetsuari eutsi egin nahi bazioten ere, "tamalez Aiztondo Klasika - Patxi Alkorta Memorialaren 20. ekitaldia bertan behera utzi behar izan dugu", iragarri  dute. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!