Tolosaldeko Arraun Klubari harrera

Aiurri 2020ko ira. 23a, 12:32

Joan den irailaren 13an Asteasuko Udalak harrera egin zion Tolosaldeko Arraun taldeari. Lorpen handiak egin dituzte denboraldi honetan, eta zoriontzeaz gain, azken estropadetarako animoak  emateko ere baliatu zuten ekitaldia. Besteak beste, Izaskun Sarasola asteasuarra taldeko kideetakoa da.

 

 

Udaletxe sarreran Agurra dantzatu zitzaien arraunlariei alkateak hitz batzuk luzatu zizkien. Ordura arteko lana eta lorpenak goraipatuz, udalaren eta herriaren  babesa eskaini zien etorkizunerako eta baita eskerrak eman ere. 

Amaia Agirre bertsolariak bertso batzuk eskaini zizkien eta, ekitaldia borobiltzeko,  taldeak lortutako banderetako bat udaletxeko balkoian zintzalikatu zuten. Bertan egon zen, herritar guztien begietara, astebetez.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!