"Ibilbidea ez dut oso gogoko, baina ikuslez beterik dago"

Olatz Lasa 2020ko aza. 8a, 11:00

Jon Flores Behobia-Donostia lasterketako korrikalaria da. Andoaingo Txirrindulari eskolan aritu zen hemezortzi urte bete zituen arte. Azken urtetan, lagunekin korrika ibiltzeari heldu dio.

Aurtengoan ez da Behobia lasterketarik izango. Nola jaso duzu berria?

Egia esan, martxoan hau dena hasi zenean, pentsatzen genuen ez zela egingo. Azken momentuko iragarpena ez da sorpresa izan. 

Urtetik urtera zure denbora hobetzea lortu duzu, iaz 01:17:19ko denbora eginez.

Korrika hasi nintzenean ez nuen pentsatuta Behobian parte hartzea, baina lagunek animatu ninduten. Urtez urte, pixka bat gehiago prestatuta, nire denbora zerbait hobetzea lortu dut. Aurtengo asmoa ere hori zen, denbora hobetzea. Gainera, hiru lagun geunden ateratzeko asmotan. Elkarren artean lehia sanoa edukitzen dugu eta horrek, hein batean, denbora hobetzea bultzatu gaitu. 

Prestaketa berezirik egiten al duzu Behobian parte hartzeko?

Urte guztiak zehar egiten dut kirola; bizikleta edota igeriketa. Korrika uda amaieran, iraila hasieran aritzen naiz gehien bat. Irailetik Behobiako lasterketa iritsi bitartean, serioago edo intentsitate gehiagorekin aritzen naiz korrika.

Esperientzia bezala nola deskribatuko zenuke?

Ona. Jende ugari mugitzen duen ekitaldia da. Beti esan ohi dute izugarrizko giroa sortzen dela, baina probatu arte ez dakizu. Oso polita da. Zure inguruan jende asko joaten da korrika, beste lasterketatan, berriz, bosteko edota hamarreko taldetan joaten zara.

Ibilbidea ez da oso polita, niri ez zait asko gustatzen; baina jendea dago leku guztietan, animatzen. Zure helburua betetzea lortzen duzunean, asebeteta geratzen zara.

Albistea osorik, Aiurri hamaboskariaren 570. zenbakian

-----------------------------------------------------------------------------------------------------

Aiurri aldizkaria harpidedunek soilik jasotzen dute etxean. Harpidedun ez denak kioskoan eros dezake hamaboskaria eskualdeko ondoko saltokietan:

  • Andoain: Ernaitza eta Stop liburu-dendak.
  • Amasa-Villabona: Basajaun liburu-denda eta Amasa kafetegia.

Harpidedun egin nahi izanez gero, horretarako aukera zuzena eskaintzen du www.aiurri.eus webguneak, klik bakarrera. Gainerakoan, albiste honen bukaeran ere baduzue Aiurrikide egiteko aukera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!