Nora Mendizabalek Emakume Master Cup-eko eskuz binakako final laurdena jokatuko du Asteasun

Aiurri 2021ko mar. 1a, 13:18

Egoera epidemiologikoa hobetzen ari dela medio, Master Laboral Kutxako zenbati partida jokatuko dira Asteasuko frontoian. Tartean Nora Mendizabal andoaindarrak jokatuko du. 

Partidak larunbatean (Martxoak 6) jokatuko dira Asteasuko frontoian, eguerdiko 12:00tan eta arratsaldeko 15:30tatik aurrera. Final laurdenetako norgehiagokak izango dira, beraz, partida garrantzitsuak dira. 

Zuzenean ETBn (arratsaldeko saioa), Euskadi Irratian, Gaztean edota eitb.eus webean jarraitu ahal izango da. 

Partiden ordutegia:

12:00tan hasita, lehen taldea:

  1. Irantzu Etxebeste - Olatz Ruiz de Larramendi / Amaia Aldai - Gentzane Aldai
  2. Miren Larrarte - Ane Urkizu / Leire Garai - Ohiana Orbegozo

15:30tan hasita, bigarren taldea:

  1. Iera Agirre - Maite Ruiz de Larramendi / Andrea Aldaregia - Nora Mendizabal
  2. Ainhoa Ruiz Infante - Arrate Bergara / Olatz Arrizabalaga - Naroa Agirre
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!