Euskal Pilota Egokituko Gipuzkoako Txapelketa, prest

Aiurri 2021ko mar. 5a, 12:12

Larunbatean hasiko da Euskal Pilota Egokituko Gipuzkoako txapelketa, bi lehiekin: adimen urritasuneko teniseko paleta txapelketa, eta gomazko paleta txapelketa gurpildun aulkian; Gipuzkoako hainbat herrik hartuko dituzte txapelketako partidak; osasun egoerak ez badu lehiaren martxa oztopatzen, ekainaren 26an izango dira finalak, Zumaian

Larunbatean hasiko da Euskal Pilota Egokituko XI. Gipuzkoako Txapelketa. Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF) eta Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak (GKEF) elkarlanean antolatutako, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lagundutako txapelketa izango da. Aipatutako erakundeetako ordezkariekin batera, txapelketa jokatuko den hainbat herritako udal ordezkariak bildu dira aurkezpenera, eta baita parte hartuko duten pilotari batzuk ere.

Larunbatean hasi eta ekaina bukaerara arte iraungo du lehiak. Jardunaldiak Gipuzkoako hainbat herritan jokatuko dituzte: Errenteria, Usurbil, Asteasu, Zumaia, Ataun, Mutriku, Alkiza, Lasarte-Oria eta Idiazabal, hain zuzen ere.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!