Pilota egokitua Usarrabi pilotalekuan, larunbat honetan

Aiurri 2021ko mar. 12a, 18:11

Gipuzkoako Euskal Pilota Egokituko txapelketako hainbat partida jokatuko dira Asteasun, asteburu honetan. Zehazki, adimen urritasuna duten pilotarien txapelketako jardunaldi bat izango da.

Jarraian, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak iragarri dituen partidak:

Hurrengo hilabeteetan Gipuzkoako hainbat herritan jokatuko dira partidak: Errenteria, Asteasu, Zumaia, Mutriku, Alkiza, Idiazabal, Usurbil, Ataun eta Lasarte-Oria. Txapelketaren finala, berriz, ekainaren 26an egingo da Zumaian. Txapelketa honetan parte hartuko duten kirol elkarteak hurrengoak izango dira: Pagazpe, Mindara, Ostadar eta Zumaia. Federaziotik adierazi dutenez, “kirolarik gogoz ekingo diote txapelketari, izan ere, hilabete asko pasa dira lehian aritzeko aukerarik gabe”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!