Loteriaren salmenta Asteasuko Mattin dendan

Sara Medrano 2021ko mar. 17a, 00:00

Elisabet Escribano dendaria pozarren dago, urte luzez buruan zuten egitasmoa aurrera atera dutelako

Mattin dendan liburuak, fotokopiak eta estankoa bezalako zerbitzuak eskaintzeaz gain, loteriaren salmenta ezarri dute orain. Elisabet Escribano Mattin dendako arduraduna pozik dago.

Sorreratik bertatik nahi zenuten loteria salmentaren guneetakoa izatea.

2010eko ekainaren 14an ireki genuen denda. Hasieratik izan dugu liburu denda, estankoa eta loteria ezartzeko asmoa. Denbora asko itxaron ostean, martxoaren 1ean ekin genion loteria saltzeari. 

Ataunen libre geratu zen luzentzia erosi dugu. Ez da batere erraza izan, eta urte askoko lana izan da.

Jendeak eskatzen duen zerbitzuetakoa al zen? 

Zalantzarik gabe, hasieratik eskatzen zuten zerbitzua izan da. Jakina, gustura daude orain.

Zer espero duzu orain? 

Asteasu inguruko herrietan mezua zabaldu nahiko genuke, eta ahal dela lan asko egin. Mattin dendan falta zitzaigun elementua zen, hasieratik buruan genuena baitzen. lehen egunetik, gainera, jendearen erantzuna oso ona izan da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!