Jokaera zatarrak salatzeko elkarretaratzea egin dute Asteasun

Aiurri 2021ko mar. 18a, 22:19

Jendetza elkartu da arratsaldeko 18:00etan Asteasuko Plazan egin den elkarretaratzean. Azken hilabeteetan eskola eremuan izandako jokabide desatseginak salatu nahi izan dituzte. Guztionak diren espazioak zaintzea eta horiekiko ardura izatea eskatu zaie herritarrei. 

Egoera honek herritar askoren haserrea eta ezinegona sortu du, baina guztion artean Asteasu herritik eta herriarentzat eraikiko dutela gogoratu nahi izan dute. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!