Eskolarteko bigarren kanporaketa ostiral honetan izango da Asteasun

Aiurri 2021ko api. 29a, 08:20

Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketa, ostiral honetan jokatuko da Asteasuko Udaletxeko aretoan, arratsaldeko 19:00etan. Kantuan Nerea Isusi, Mikel Ostolaza, Ane Zubia, Aratz Arzelus (Amasarra) eta Irati Arakistain arituko dira. Eskatu saiorako gonbidapenak link honetan. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!