Asteasuko musikarien kale-jira bikoitza, San Pedro egunean

Aiurri 2021ko eka. 29a, 19:34

Asteasuko musikariek bi kalejira, elkarren segidan, egin dituzte bertso saioa hasi aurreko orduetan, herriko kaletan barrena, San Pedro egun handian. Txitulariak aritu dira goizean goiz lehenbizi, eta Juan Tapiak zuzendutako trikitilari gazteak eta txistulariak heldu dira ondoren. Bi taldeen bideoak, ikusgai:

Trikitilari gazteak:

 

Txistulariak, goiztiarrenak

Txistulariak izan dira musika zabaldu dutenak goizean goizetik, Asteasuko kaleetan barrena.

Begoña Azkue, Nerea Goikoetxea, Leire Usandizaga, Maddi Jauregi, Irati Jauregi eta Joseba Huitzi.

Hona beren emanaldia, bideoz:

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!