Asteasuko gau beltza: itzalitako kalabazen berpiztea

Aiurri 2021ko urr. 26a, 10:26

Kalabazak eta arbiak hustu eta gau beltzaren apaingarriak egiteko tailerra izango da hilaren 29an. Tailerra arratsaldeko 19:00tan izango da Asteasuko plazan. 

Ondoren, hilaren 31an, gau beltza ospatuko da. Arratsaldeko 18:00tan aurpegi margoketa izango da plazan. 19:15etatik aurrera Ipuina izango da ezustez betetako sustoen birarekin eta aldi berean eskulan tailerra egongo da plazan. Amaitzeko, gaztain jana izango da eta herriko trikitilariek girotuko dute gau beltza. Euria eginez gero, Asteasuko frontoian egingo da. 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!