Andoaingo Musika Bandak Asteasuko publikoa eserlekuetan dantzan jarri zuen

Aiurri 2021ko aza. 2a, 11:48

Andoaingo Udal Musika Eskolako Bandak kontzertu gogoangarria eman zuen Asteasun igande eguardian. Kontzertu eklektikoa eraman zuen Usarrabi frontoira Bandak, gustu anitzak asetzeko modukoa, eta publikoa eserlekuan ere dantzan jartzea lortu zuen behin baino gehiagotan. Zenbait bideo, ikusgai:

Hona kontzertua osatu zuten abestiak: Moment of Morricone, Czardas (Vittori Monti), Nino Bravo, Aitormena (Hertzainak), O Bella Ciao, Ireki Bihotza (Xabier Saldias) eta Sarri sarri (Kortatu). Montiren pieza interpretatzeko, Mirari Irurtzun biolin-jolea gonbidatu zuten, eta O Bella Ciao abestia abuztuan hil zen Jose Luis Fernandez Fitero bonbardino joleari eskaini zioten. 

 

* Czardas (Vittori Monti). Miriari Irurtzun biolin jolearekin 

* O Bella Ciao, Jose Luis Fernandez "Fitero"ren omenez
* Hertzainak taldearen "Aitormena"
* "Moment of Morricone" (Ennio Morricone filmetako musika konposatzailea gogoan)
* Kortatu taldearen "Sarri sarri"
* Musika Banda Asteasun kalejiran, Realaren ereserkiarekin
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!