Herri baratzen erabiltzaile izateko aukera zabaldu du Asteasuko Udalak, abenduaren 30era arte

Aiurri 2021ko abe. 23a, 11:31
Irekia

Agroaldeako lursailean daude herri baratzak, eta libre dauden plazak esleitzeko prozesua martxan jarriko dutela iragarri dute. 

Izena eman behar da Asteasu.eus webgunearen bitartez, eta erabiltzaile izateko baldintzak hauexek dira:

  • Asteasun eroldatuta egotea.
  • Adinez nagusia izatea.
  • Udalaren zergen ordainketak egunean edukitzea.

Informazioa:

Partzela lortzen duenak 50 euroko fidantza jarri beharko du, eta urtero 50 euroko tasa ordaindu beharko du.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!