Asteasuko herri krosa atzeratzea erabaki dute antolatzaileek

Aiurri 2021ko abe. 27a, 14:15

Baldintzak betetzen ez direla ulertzen du herritar taldeak eta Udalak. Urtarrilaren amaieran proba egiteko data berria iragartzeko konpromisoa hartu dute.

Asteasuko Kros Herrikoia atzeratzen da

"Krosa antolatzen duten herritar taldeak eta Udalak krosa atzeratzea erabaki dute.

Krosa antolatzeko eta ospatzeko dauden zailtasunak aztertu ondoren  Urtarrilak 9an krosa ez ospatzea erabaki da.

Urtarrilaren bukaeran Krosarentzat data berria zeaztuko da.

Barkatu eragozpenak".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!