Ekintza ugari aurreikusten ziren biharko Asteasun, baina osasun egoera larria dela eta bertan behera uztea erabaki da. Beraz, haur eta familientzat jolasak, herriko haimaiketakoa eta haurrentzat filma bertan behera geratuko dira. Hala ere, hilaren 5ean izango den errege kabalgatarekin aurrera jarraitzeko asmoa dago.