Martxoak 8

Jendetza bildu da Villabona eta Zizurkilgo kaleetan

Xabi Lasa 2019ko mar. 9a, 23:39

Emakumeak izan dira nagusiki parte hartu dutenak bertan. Zizurkilgo Joxe Arregi plazan amaitu da manifestazioa, eta bertan antolatzaileek adierazpena irakurri dute. Besteak beste, guztiontzako bizitza jasangarriak eta bizitza mantentzeko erantzukizun kolektiboa exijitu dituzte. Indarkeria matxistarik, heteroaraurik, arrazakeriarik eta kolonialismorik gabeko bizitza anitzaren aldeko aldarria ere egin dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!