Aiztondoko udaleku irekietarako begirale deialdia

Ainhoa Gil 2019ko mar. 26a, 12:18

Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak udaleku irekiak antolatuko ditu, ekainaren 26tik uztailaren 19ra. Udaleku horietan begirale lanak egiteko deialdia zabalik izango da apirilaren 1etik 17ra. Bete beharreko baldintzak, jarraian:

Baldintzak:

  • 18 urte beteta izatea.
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza titulua izatea.
  • Euskara ulertu eta ongi hitz egitea.
  • Elkarrizketa eta talde dinamika gainditzea.
  • Kurrikuluma eta agiriak aurkeztea.

Kontuan hartuko da:

  • Aisialdiko zuzendari titulua, aisialdiko begirale titulua/ ikasketak/ prestakuntza-ikastaroak/EGA/Lan esperientzia.

Izena emateko epea: Apirilak 1etik 17ra, biak barne. (Ez da epez kanpoko eskaerarik onartuko).

Begiraleen elkarrizketa maiatzaren 10ean egingo da, Adunan.

Xehetasun gehiago, Aduna, Alkiza eta Larraulgo udaletako web orrialdeetan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!