Villabona-Andoain eta Aduna-Bergara Herriarteko Pilota Txapelketan

Aiurri 2019ko mai. 3a, 08:34
Villabona, Andoain eta Aduna gaur murgilduko dira Herriartekoan.
Villabona eta Andoain Villabonako Bearzana pilotalekuan lehiatuko dira, arratsaldeko 19:15ean hasita, joaneko partidan. Gisa bera Aduna-Bergara herrien artean, iluntzeko 20:00tan hasita.
 
 

Urte asko eta gero, Amasa-Villabonak, Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketan parte hartuko du eskuzko modalitatean. Amasa-Villabona ordezkatuz, kadetetan Eñaut eta Oier Aranburu anaiek jokatuko dute. Jubeniletan, Koldo Jauregi eta Aimar Iraolak jokatuko dute eta nagusi mailan, berriz, Eneko Maiz eta Mikel Otañok.

ANDOAINGO ORDEZKARIAK

Kadeteak:  Eneko Beloki eta Iker Uria. Gazteak: Urtzi Artola eta Eneko Gomez. Nagusiak: Aritz Eskudero eta Imanol Usandizaga.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!