Erreferendumaren aldeko aurkezpena Gure Esku Dagoren eskutik

Gure Esku Dago ekimenak puntu berri bat azaleratu nahi izan du bart Tolosan Erreferendumaren alde egindako aurkezpenean; erreferendumak eta erabakitzeko tresnek duten garrantzia alegia. Amalur Ekimeneko bozeramaileak, gizarteak bere erabaki propioak hartzearen inguruko iritzi sendoa duela aipatu du eta baita erreferendumez hitz egiteko momentua dela ere. Duela sei urte erabakitzeko eskubidearen alde egindako ekintza masiboaren hurrengo urratsa aurkeztuz. Gure Eskuk, erabakitzeko eskubidearen alde lanean aritzea eta jarraitzea du helburu, baina fase berri honek helburu, ezaugarri eta fase zehatzago batzuk izango dituela ere aipatu du Amalurrek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!