Emakumeen Bira dela eta trafiko mozketak izango dira

Aiurri 2019ko mai. 21a, 11:08
2018ko Aiztondoko Emakumeen Bira. Artxiboko irudia.

Amasa-Villabonako udaltzaingoek jakinarazi dute ostegunean, maiatzaren 23an, Villabonako erdigunea itxita egongo dela 16:00etatik 18:00etara. Txirrindulari proba Amasako elizaren parean amaituko da, eta mozketa burutzen denean bide alternatibo bakarra Larrea auzora doan errekatxo ondoko bidea izango da. 

Tolosako norantzan, N-1 errepideko Agaraitzeko sarrarea itxita egongo da; eta beraz, Etxeondoko gasolindegiko sarrera soilik egongo da irekita.

Donostiako norantzan, berriz, aurreneko sarrera itxita egongo da. Villabonako herrira sarrera ere itxita egongo da Elizako aldetik. Autobus geltokiei dagokienean, tokiz aldatuko dira 16:00etatik 18:00etara bitartean.

Txirrindulari Bira 15:etan abiatuko da Adunatik.

Ibilbidea:

Grafikoa: www.ciclo21.com
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!