Amanda Spratt izan da azkarrena Emakumeen Txirrindulari Biran

Aiurri 2019ko mai. 23a, 20:16

Adunan hasi da aurten Emakumeen Txirrindulari bira 15:00etan, eta Amasa amaitu da 18:00etan. 110 kilometro inguruko lasterketa izan da.

Amanda Spratt Mitchelton-Scott taldeko australiarrak irabazi du XXXII. Emakumeen Txirrindulari Bira 2 ordu 59 minutu eta 24 segunduko denborarekin. Bere atzetik Soraya Paladin eta Margarita Victoria Garcia iritsi dira.

Amasan pantaila erraldoiaren bitartez jarraitu dute lasterketa hurbildu direnek. Bertan izan dira Aiztondo bailarako alkateak, hala nola Maite Izagirra Amasa-Villabonako alkatea, Josu Amilibia Adunako alkatea, Pili Legarra Asteasuko alkatea eta Joxe Mari Luengo Zizurkilgo alkatea. Eurek banatu dizkiete sariak irabazleei.

Sari banaketaren amaieran Ane Santesteban elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Lehen euskalduna da sailkapenean. Hona bere hitzak: "Pentsatzen nuena baina gogorragoa izan da etapa. Ingurura begiratuta ematen zuen gora eta behera zela dena. Helmugara iristeko kilometro bat falta zenean, ezin izan dut aurrera joan. Oso polita izan da Gipuzkoan korritzea, etxe ondoan eta horrek motibazio handia ematen dit. Bihar beste aukera bat edukiko dugu. Biharko etapa Murgian (Araba) hasiko da. Opakua igoko dugu eta Teodosian amaitzen da".

Sailkapena:

Etapa

  1. Amanda Spratt (02:59:24)
  2. Soraya Paladin (m.t.)
  3. Margarita Victoria Garcia Cañellas (m.t.)
  4. Amy Pieters (3 segundutara)
  5. Elisa Longo Borghini (8 segundutara)
  6. Annemiek Van Vleuten (8 segundutara)
  7. Rachel Neylan (10 segundutara)
  8. Katrine Aalerud (10 segundutara)
  9. Cristina Martinez Bonafe (17 segundutara)
  10. Shara Gillow (17 segundutara)

Orokorra

  1. Amanda Spratt (05:32:26)
  2. Soraya Paladin (12 segundutara)
  3. Margarita Victoria Garcia Cañellas (12 segundutara)
  4. Amy Pieters (21 segundutara)
  5. Annemiek Van Vleuten (21 segundutara)
  6. Elisa Longo Borghini (25 segundutara)
  7. Rachel Neylan (28 segundutara)
  8. Katrine Aalerud (28 segundutara)
  9. Sheyla Gutierrez Ruiz (35 segundutara)
  10. Ane Santesteban Gonzalez (35 segundutara)

Etapa euskalduna

  1. Eider Merino Cortazar
  2. Ane Santesteban Gonzalez
  3. Aroa Gorostiza Ulloa

Orokorra euskalduna

  1. Ane Santesteban Gonzalez
  2. Eider Merino Cortazar
  3. Aroa Gorostiza Ulloa

Mendia

  1. Sophie Wright (3 puntu) - Altzo
  1. Elisa Longo Borghini (3 puntu) - Alkiza

Orokorra mendia

  1. Elisa Longo Borghini (8 puntu)
  2. Sophie Wright (5 puntu)
  3. Amanda Spratt (5 puntu)
  4. Anna Plichta (3 puntu)
  5. Lara Vieceli (2 puntu)
Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!