Erresidentzietako langileak greban, ELAk deituta

Xabier Lasa 2019ko eka. 18a, 13:57

ELA sindikatuak Gipuzkoako erresidentzietako eta eguneko zentruetako langileei grebarako deialdia egin die; atzo hasi eta uztailaren 12ra arte luzatuko da protesta. Gaur eguardian Andoaingo zahar egoitzaren aurrean elkarretaratzea egin dute.

Elkarretaratzea ikusgai: BIDEOA

ELA sindikatuko ordezkariek Andoainen adierazi dutenez, "Aurreko astean, Jaurlaritzak bultzatuta eta gatazkari konponbidea emateko, patronalak, sindikatuek eta Aldundiak osatutako elkarkidetzako mahai eratu nahi izan zen. Baina Aldundia ez zen mahai horretan eseri; berak dioenez, ez da bere eskumenekoa. Argi dago Aldundiak ez daukala borondaterik akordiora iristeko, eta horrexegatik mobilizazioei eutsiko diegu".

Aurreko hilabeteetan 62 egunez luzatu zen grebaren ostean, 26 eguneko greba berri bati ekin diote era horretan erresidentzietako langileek, ELAk deituta. Hurrengo egunetan, Gipuzkoan zehar martxa antolatu dute. Eskualdeari dagokionez, Tolosa-Villabona ibilbidea ekainaren 26an burutuko dute; Tolosako Iurramendi egoitzan emango diote hasiera goizeko 10:00etan eta 12:00ak aldera Villabonako Malkar plazara iritsiko dira.

5.000 langileek osatzen duten Gipuzkoako erresidentzien sektorea.

 

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!