Harrotasunaren Nazioarteko Eguna ospatuko da ostiralean

Aiurri 2019ko eka. 26a, 11:49
Ortzadar koloreko murala margotu dute Lurgatz talde feministako kideek. Argazkia: Lurgatz.

Amasa-Villabonako Lurgatz talde feministak Donostiako TransMarikaBollo Koordinadora Feministak ekainaren 28rako antolatu duen manifestaziora joatera deitu du. “Harrotasuna ez dago salgai, Donostia ere ez!” lemapean abiatuko da manifestazioa Bulebarretik, 19:00etan Bulebarretik abiatuko da.

Amasa-Villabonan herritarrek ortzadar koloreko murala margotu dute Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren harira.

Ortzadar koloreko murala margotu dute Lurgatz talde feministako kideek. Argazkia: Lurgatz.

LGTB+ mugimenduak urteetan lanean aritu eta garaipen handiak lortu arren, azken urteetan hainbat instituziok irudi “ireki eta tolerantea” emateko, “gizarte eredu baztertzaile, elitista eta kapitalista bat” bultzatzen ari direla salatzen dute. Lurgatz talde feministak adierazi duenez, "instituzioek orokorrean kolektiboek babesteko eskatzen dituzten baliabideak bultzatu beharrean, askotan egiten zaizkien proposamenak baztertu egiten dituzte, eta beraien mesedetara, zurikeriekin marjinazio sozialera bideratzen dituzte kolektiboak".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!