Donosti Cup txapelketako partidak Andoainen eta Urnietan

Jon Ander Ubeda 2019ko uzt. 9a, 15:25

Euskalduna eta Urnieta kirol taldeen parte hartzeaz harago, Ubitarte eta Urnietako futbol zelaia Donosti Cup lehiaketako futbol zelai bilakatu dira. Egun hauetan hainbat partida ikusteko aukera izango da, tartean final aurrekoetako hainbat partida.

Partida ugari jokatzen ari dira bi herriotan, egun hauetan. Partida garrantzitsuak datoz, asteburuari begira. Allurralden 14 urteko nesken mailako Champions League txapelketako finalaurrekoa jokatuko dute, ostiral honetan 11:15etan  hasita. 11:30ean. 13 urteko mutilen finalaurrekoa. Eta 15:30ean 15 urteko mutilena.

Urnietan 18 urteko nesken Playoff B txapelketako finalaurrekoa jokatuko da ostiralean, 11:15etan hasita.

Partidak bi herrietan:

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!