Waterpoloan trebatzeko aukera

Aiurri 2019ko abu. 13a, 11:08
©wpdonostia

Waterpoloan aritu nahi? Probatzeko aukera eskainiko du egun hauetan, Donostiako Waterpolo Donostia-Urpolozaleak Klubak. Abuztuaren 13tik 17ra jarduerak antolatuko dituzte, eta nahi duenak urpeko kirol jarduera horretan trebatu ahal izango du.

Klubak zabaldutako oharraren arabera, astearte honetan Nautikoan, “Jokalariek gaurko jardunaldia hasiko dute erakusketa partida bat eskaintzen, bertatik egon daitezkeen pertsonen interesa pizteko eta gurera hurbilarazteko. Ikusleek klubak lehen ordutik prest duen zelaian sar daitezke eta waterpoloan aritu. Edonor animatu daiteke eta jolastera etorri. Baldintza bakarra bainujantzia ekartzea da. Nautikoan egongo den giroa jai giroa izango da. Izan ere, gure Aste Nagusiko bost egunetan zehar DJ SkyMan egongo baita gurekin”.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!